We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Muare

by Muare

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €10 EUR  or more

     

1.
Duda 03:02
Urak esnatu du duda puskatu zura ta batura korronteak hartu du abiadura aspaldian hori da ta ohitura. Lasai neska etzaite ardura dantzan joango da tristura olatuak hartu du altura lasai zoazen babeslekura. Hatz artetik doa ura arrakalatik abentura datozela haustura ta beldurra likido nintzela ahaztuta dut eta. Likido izatearen haustura adarkatu eta sartu da barrura bits arraro hau nere zentzura Urak esnatu du duda…
2.
Hurrengoan 03:18
Hurrengoan, hurrengoan garaiz iritsiko naiz enaiz berriro inoiz gehiago berandu iritsiko Hurrengoan, hurrengoan, garaiz iritsiko naiz enaiz berriro inoiz gehiago berandu iritsiko. ……berandu, berandu, berandu iritsi naiz… Hurrengoan, hurrengoan GARAIZ BIZIKO NAIZ oraingoan berriz ere berandu, berandu iritsi naiz
3.
Bals 03:12
(Hitzak: Joseba Sarrionandia “Biluzteko orduan”) Ohe bazterrean besarkatu ginenean maitasun poema bat eskatu zidan, berriz. Izterrak nere giltzurrunen inguruan estutu zituenean maitasun poema bat eskatu zidan, berriz. Zer egin? poeta ofizioa ez da erraza Zer egin? poesia odolezko izerdia da Zertarako ekarri izua eta ikara izara artera? azala sentitzearekin aski da. Eta dena, dela larrua jotzeko ez da hain giro poetikorik behar. Zer egin?.................
4.
Bizar urdin 04:42
Bizar leun, haizeakin moitzen dana. Bizar erdoildu, ezpain albotik jeisten dana. Bizar sumaezin urdin, urdin, urdin. Zer kabitzen da hor? Zer ezkutatzen da hor? etzaitez ba gelditu hor. Bizitza danan ertzean, zai gelditzen da zelatan. Ahotsaren jarioa, hipnosiz xurgatu nahian. Lai lai lai larai. Sakona bakardadea ai gaituenean oldartu ai Paradisuaren antsiak, ideiak distortsionatu. Sabotaiaren ilunaz, jantzi eta hondoratu. Lai lai lai larai. Sakona….. GILTZA ODOLETAN ARI ZITZAIGUN ARIMA EZ GENUELAKO ENTZUTEN BADAKIT ZER DAN, BIZARRA ASUN HASI DRAMAREN GAILURRETIK JEISTEN
5.
The rip 04:32
(Portishead-en moldaketa) Gelan dabil oinez lurrindua zalantza eginez, iheskor. Ta nere borrokan samiña askatzean hertsidura, ura, badoa. Basati urrun naramate baretasun honekin iluntasun azpira zaldi zuriak. Lurrean bultzaka barreiatuko naiz minduta etsita, lehor. Pentsameduetan odolustu naiz. Beste gezur bat, badoa. Basati….
6.
Memoria 03:43
Irudi danak orbanak ta hatz markak irudi danak atzen edo aurren? Arnas azkartze bat lasai bizi denarentzat arnas azkartze bat atzen edo aurren? Aurrera bidean atzerantz bezainbeste aurrera bidean gal al gaitezke? PLAZERRAREN BIZIOA MEMORIAREN TRAIZIOA INURRIAK ETA LEBITAZIOA ESPERO IZATEN ADIKZIOA Begien pisua izara zurin abisua begien pisua atzen edo aurren? Hitz-joko lausoa lerro arteko arrastoa hitz- joko lausoa atzen edo aurren? PLAZERRAREN BIZIOA MEMORIAREN TRAIZIOA INURRIAK ETA LEBITAZIOA HARTZEN DAN OSTIN LEZIOA. PLAZERRAREN BIZIOA MEMORIAREN TRAIZIOA INURRIAK ETA LEBITAZIOA ESPERO IZATEN ADIKZIOA.
7.
Prima 02:54
Prima, zein ederra den ohartzea, zein erreza den jarraitzea badakizunean. Prima, zein ederra den jarraitzea, zein erreza den ohartzea badakizunean. Zenbat ikasi dugun, zenbat ikasi dugun.... Zenbat ikasi dugun itzalean.

about

Album honetan azken bi urteotan sortutako abestiak biltzen dira. Esan daiteke “folk-pop elektronikoa” dela emaitza, beste hainbat genero musikalen ikutuekin. Atmosfera elektroniko batean oinarritzen da, sintetizagailu, erritmo kutxa eta looperrekin, eta ahots eta melodiek toki handia hartzen dute.

credits

released January 16, 2024

2023ko maiatzaren eta abenduaren artean grabatua, Intxaurrondoko entsegu lokalean.

Ahotsak Ebñat estudioan, Beñat Antxustegirekin. Ekoizpena Joseba Salbideren laguntzarekin. Nahasketak eta ahotsak Ozen estudioan, Jurgi Taboadarekin. Masterra Doctor Master-en Estanis Elorzak. Diseinua, argazkiak, estilismoa eta eskulturak Izaro Ieregik. Makillajea eta ile-apainketa Hiart Oleak.

Muare osatzen dugu:
Eli Beraza Sorarrain: Ahotsa, sintetizadoreak eta teklatua.
Maddi Gerriko Fariñas: Ahotsa, looperra eta erritmo kutxa.

Azken hiru urteetan gure euskarri izan diren lagun, pisukide, bikotekide eta familiakoei eskaini nahi diegu disko hau. Eskerrak eman zuen herri, elkarte eta gune autogestionatuetara jotzera gonbidatu eta kontzertuetara animatu zareten guztioi. BALIO DUTEko kideei aipamen berezia, zuei esker bidean bakarrik ez geundela sentitu dugulako, eta zuen babesarekin gure lehen kontzertua opari bat izan zelako.

license

all rights reserved

tags

about

Muare Donostia San Sebastian, Spain

Maddi Gerriko Fariñas eta Eli Beraza Sorarrain musikariek osatzen dute Muare Soinuaren bilaketan aritu dira eta esan daiteke “folk eta pop elektronikoa” dela emaitza. Atmosfera elektroniko batean oinarritzen da, eta ahots eta melodiek toki handia hartzen dute.

Kantuak hausnarketetatik datoz, modu intimo eta abstraktuan kontatuak.

www.instagram.com/muaremusika
... more

contact / help

Contact Muare

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Muare, you may also like: